• Komuna erabilera mistokoa da eta irisgarria. Barruan, kabinak, komunontzi bat du, altzairu herdoilgaitzezkoa, pixoihalak aldatzeko espazioa, konketa, lehorgailua eta ispilua. Kanpokaldean 3 pixatoki daude. 

Lazkaoko Udalak komun publiko berri bat ezarri du Gurutze auzoko 8 eta 9 zenbakien artean. Inbertsioa 52,940.74 eurokoa izan da eta instalatze lanak udako hilabeteak baliatuz gauzatu dira. Udalerriak mota horretako beste bi komun ditu Hiribarren kalean eta Hirigoienen, hurrenez hurren. 

Komuna erabilera mistokoa da, kanpoko 3 pixatokirekin eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria. Eserlekua, komunaren barrualdea, lurzorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua ditu.

Barruan, kabinak, komunontzi bat du, altzairu herdoilgaitzezkoa, pixoihalak aldatzeko espazioa, konketa, lehorgailua eta ispilua. Kanpoaldean LED motako argi-adierazleak ditu, komunaren egoerari buruzko informazioa emateko. Isolamendu termiko eta akustiko egokia bermatuko duten panelek osatzen dute atea.

Udalak, herritar zein bisitariei, erabilera arduratsua burutzeko eskaera luzatzen die. 

20230911 180658

20230911 180642

20230911 18070820230911 180647