• Larunbatean txarangen bilkura eta sagardo dastaketan gozatzeko aukera izango da eta igandean, berriz, Basherri Eguna ospatuko da. 
  • Ostiraletik, irailak 22, astelehenera, irailak 25, ‘Oppenheimer’ filmaz gozatzeko aukera izango da Arerian.

Asteburua ekintza bete dator Lazkaora. Larunbatean txarangen bilkura eta sagardo dastaketan gozatzeko aukera izango da eta igandean, berriz, Basherri Eguna ospatuko da. Honakoa da programazioa: 

Irailak 23 

  • 11:00 ESKOLAUMEEN DUATLOIA 
  • 12:00 eta 19:00 TXARANGEN BILKURA (Burrunbazale, Colonia Güel eta Jundajo)
  • 19:00 SAGARDO DASTAKETA 
  • LAZKAOKO TALOGILEAK 

Irailak 24 

BASHERRI EGUNA (goizean zehar)

  • 10:00 - Azoka, herriko eskulangileen eta abere postuen irekiera
  • 13:00 - Bi saski eta Lazkaoko baserrietan erosketak egiteko bono zozketa
  • Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek alaituko dute azoka eta sagardo eta pintxo salmenta izango da San Benito ikastolako ikasleen eskutik.

JOSETXO IMAZ MEMORIALA (Lazkaotik pasako da)

Zinema

Ostiraletik, irailak 22, astelehenera, irailak 25, ‘Oppenheimer’ filmaz gozatzeko aukera izango da Arerian. Sinopsia: "Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer (Cillian Murphy) fisikari estatubatuar distiratsuak, Manhattan Proiektuaren buru, bere herriarentzat bonba atomikoa eraikitzeko saiakuntza nuklearren buru da. Bere botere suntsitzaileak jota, Oppenheimerrek zalantzan jartzen ditu bere sorkuntzaren ondorio moralak. Ordutik aurrera, eta bizitza osoan, arma nuklearrak erabiltzearen aurka egongo zen".

  • Irailak 22 - 20:15
  • Irailak 23 - 19:30
  • Irailak 24 - 19:30
  • irailak 25 - 21:00 (ikuslearen eguna)

Ekitaldi hauei eta zine programazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo sarrerak erosi nahi izanez gero, kontsultatu bertako kultur agenda www.lazkao.eus webgunean.