• Horrez gain, Frantzisko Areso Tolosa (Lazkao 1872 - 1954) musikari lazkaotarraren inguruko solasaldia izango da ere, eta baita Kantaka abesbatzaren kontzertua edota Lehor Fest III jaialdia. 
  • Urriaren 20tik 23ra "M ehe hecho viral" eta "La Patrulla Canina: La Super Película" filmak ikusi ahal izango dira Arerian.

Musika eta euskara izango dira protagonista datozen asteetan Lazkaon. Asteburu honetan emango zaio hasiera ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimenari. Helburu du helduen euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea. Honakoa da egitaraua. 

Urriak 20

  • 10:45 KANTUJIRA
  • 17:00 DANTZA TAILERRA (LH 1, 2 eta 3)
  • 18:00 ERROMERIA
  • 19:00 TALO TAILERRA (LH 4, 5 eta 6)

Urriak 21

  • 17:00 JOLASAK (LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6)

Frantzisko Areso Tolosa (Lazkao 1872 - 1954) musikari lazkaotarraren inguruko solasaldia izango da bezpera, urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Udalean. Hartuko dute parte Nere Muruamendiaraz, Nafarroko Unibertsiatateko musika irakasle izandakoa eta egun Lehen hezkuntzako musika espezialistak, Javier Alberdi, Kantaka abesbatzako zuzendariak eta Iñaki Sanchez, organu joleak. Belen Maizak aurkeztuko du. 

Larunbatean, hilak 21, LEHOR FEST III kontzertu sorta izango da Skate Parkean, 19:00etan hasita. Nuevo Catecismo Católico, Les Lullies, Zikin eta Cuero taldeek hartuko dute parte. 

Igandean, berriz, urriak 22, Kantaka abesbatzak kontzertua eskainiko du Santa Ana Monastegian 19:00etan. 

 

Zinea

ME HE HECHO VIRAL

  • URRIAK 20, OSTIRALA: 20:15 
  • URRIAK 21, LARUNBATA: 19:30, 22:00
  • URRIAK 22, IGANDEA: 19:30
  • URRIAK 23, ASTELEHENA:21:00 (ikuslearen eguna)

 

LA PATRULLA CANINA: LA SUPER PELÍCULA

  • URRIAK 21, LARUNBATA: 17:00
  • URRIAK 22, IGANDEA: 17:00


Ekitaldi hauei eta zine programazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo sarrerak erosi nahi izanez gero, kontsultatu www.lazkao.eus.