- Movember Goierrik antolatutako saioa da, eta sarreretatik ateratako diru guztia Movember Fundazioari emango zaio dohaintzan
Goierri Moherri taldeak bultzatuta, martxan da dagoeneko Movember kanpaina, gizonen osasunaren inguruan kontzientzia sortzeko. Zehazki, prostata eta barrabiletako minbiziaren eta osasun mentalaren inguruan eta suizidiaoaren prebentzioan aritzen dira, eta azken urteetan egin duten bezala, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte dirua biltzeko.
Ekintza horietako bat izango da Moherri Comedy bakarrizketa saioa. Lazkaon egingo da, Arerian, azaroaren 17an, 20:00etan. Jon Plazaola eta lagunak arituko dira oholtza gainean, Jon Txiki eta Kike Biguri.
Sarrerak www.lazkao.eus helbidean edo Areriako leihatilan eskuratu ahalko dira, 10 euroan, eta sarrerekin bildutako diru guztia Movember Fundazioari emango zaio dohaintzan.