• Argiak 18:00etatik 24:00etara piztuko dira. Iaz argien pizte-ordutegia murriztu zen energia aurrezteko, eta aurten neurri horri eutsi zaio.

Lazkaoko Udalak hasiera ofiziala emango dio Gabon denboraldiari ostegun honetan, abenduak 14, argiak piztuz. Argiak 18:00etatik 24:00etara egongo dira piztuta egunero urtarrilaren 6ra arte.

Udalak berretsi egiten du energia-eraginkortasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duen konpromisoa, Gabonetako argiak pizteko ordutegi-murrizketari eusten baitio, zeinak kontsumo txikikoak diren.

Udalaren helburu nagusia gure kaleetan jai-giro atsegina sortzea da, eta, aldi berean, tokiko saltokiei denboraldi garrantzitsu honetan babesa ematea.

Lazkao gabonak