• Rwandako Jaialdia abenduaren 16ra arte luzatuko da eta Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 15etik 17ra.
  • Abenduaren 16tik 18ra bitartean, “8 apellidos marroquies” eta “Teddy, la magia de la Navidad” filmak ikusi ahal izango dira Arerian.

XXXV. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Rwandako jaialdia eta zinemaz osatutako asteburua du aurretik Lazkaok. 

Rwandako Jaialdia abenduaren 16ra arte luzatuko da. Jaialdi honek Rwandako kultura aberatsean murgiltzea eskaintzen du, hainbat jarduera eta erakusketen bidez. Kultura aniztasuna ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea.

Bidezko merkataritzari laguntzeko eta kalitatezko produktuak erosteko aukera egongo da ere. Erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era eta larunbatetan 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era egongo da ikusgai.

XXXV. Euskal Liburu eta Disko Azoka - Abenduaren 15etik 17ra

Euskal Liburu eta Disko Azoka hitzordu garrantzitsua da literatura eta musika maite dutenentzat. Frontoian euskal liburu eta disko sorta zabala egongo da herritar eta bisitarien eskura. Gainera, Udalaren laguntzari esker, herritarrek % 15eko deskontua izango dute erosketetan.

Ekitaldi aipagarriak:

  • Abenduak 15, 19:30ean: Liburu aurkezpena, Irati Goikoetxearekin, "Nor" aurkezten.
  • Abenduaren 16an, 12:00etan: Gozatu Lazkaoko buruhandiekin, eta ondoren, 13:00etan, beste liburu aurkezpen bat, Amaia Telleria eta Laida Ruiz "Elur gorrituaren egunak" eta "Zuhara, buruhezurren itsasoan" liburuen egileekin. Gainera, Xabier Mendigurenek aleak sinatuko ditu.
  • Abenduak 17, 12:00etan: Eneko Aizpuruak "Gaueko azken espressoa" liburua aurkeztuko du, eta ondoren, 12:30ean, Lazkaoko Musika Bandaren Gabonetako Kontzertua.

Zinema Lazkaon

"8 APELLIDOS MARROQUIES"

  • Larunbata 16:19:30 - 22:00
  • Igandea 17:19:30
  • Astelehena 18:19:00 - 21:00 (ikuslearen eguna)

"TEDDY, LA MAGIA DE LA NAVIDAD"

  • Larunbata 16:17:00
  • Igandea 17:17:00

Ekitaldi, ordutegi eta zinema emanaldien sarrerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.lazkao.eus webgunea bisitatu.