Datorren ostegunean, urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 18:30etan, Udaletxean Ohiko Osoko Bilkura egingo da.
Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko akta (2023ko abenduaren 14koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Ordenantza fiskalen akats zuzenketa.
- Kreditu gehigarri bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
- Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseak burutzeko obren kontratuaren hirugarren aldaketa espedientearen hasiera.
- Ondasun higiezin baten partaidetza zatiezinen jabari osoa eskuratzeko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Udal-titulartasuneko ekipamendu-sistema orokorrak handitzeko eta gaitzeko lurzoruak eskuratzeko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena.
- Galdera eta erreguak.