Lazkaoko Udalak ‘Treba Gurasoak’ ekimenaren hirugarren edizioa jarri du abian, gurasotasun positiboa sustatzea eta gurasoei seme-alaben hezkuntza prozesuan laguntzea helburu duen ekimena. Foru Aldundiarekin eta San Benito Ikastolarekin elkarlanean antolatuta, ‘Treba Gurasoak’ ekimenak hitzaldiak eskainiko ditu, Lazkaoko haur eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko.

Lehenengo saioa urtarrilaren 24an egin zen, asteazkenean, substantzien kontsumoari buruz, eta jende asko bertaratu zen. Hurrengo hitzaldia otsailaren 7an izango da, pornografiari eta sexu-hezkuntzari buruzkoa. Helburua da pornografiak nerabeen sexualitatean duen eragina aztertzea eta familiek nerabeen sexu-hezkuntzan duten zeregina indartzea.

Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?

  • Prestatzailea: Eider Goiburu
  • Hizkuntza: euskara
  • Norentzat: nerabeen gurasoentzat
  • Data: otsailaren 7an, asteazkena, 17:30ean
  • Lekua: Udaletxeko bigarren solairua
  • Izen-ematea: urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra

Hitzaldi honetan izena emateko eta "Treba Gurasoak" ekimenari buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu Lazkaoko Udalaren webgunea, https://forms.gle/r9VevnU92o1J5Uks7

Azken hitzaldia martxoaren 14an: ‘oinarri sendoak 0-3 urtetan'

  • Prestatzailea: Nerea Mendizabal
  • Hizkuntza: euskara
  • Norentzat: 0-3 urte bitarteko haurren gurasoentzat
  • Data: martxoak 14, osteguna, 17:30ean
  • Lekua: Udaletxeko bigarren solairua
  • Izen-ematea: Otsailaren 26tik martxoaren 8ra