San Benito Ikastolak bere hezkuntza proiektuaren barruan, zutabeetako bat elkartasun balorean jarrita du.

Horren barruan ikasturte guzian zehar aurrera eramaten dituen ekintzen artean, Gabonetan, hainbat elkartasun ekintza gauzatzen ditu, Ruandako, Gihara herriko eskolek dituzten beharretarako laguntza bideratuz. 

Luzea da San Benito Ikastolak, Giharako eskolarekin batera egin duen bidea, urte luzez ikasleen arteko harremanak bideratzen joan dira, hemengo haurrek hango errealitatea ezagutu dezaten, eta lana eta esfortzuz, harremanaz gain gabonetan antolatzen diren azoka solidarioa, Elkartasun jaialdia, zozketa, haur bat euro bat egitasmoa eta gabonetako kantu eskea bezalako ekintzekin diru kopuru bikaina lortu eta Giharara Lazkaoko Rwanda Taldearen bidez bidaliz. 

Guztira 4461,55 € batu dira, honela banakatuta:

  • Azoka solidarioa: 1488 €
  • Jaialdiko sarreren salmenta: 666 €
  • Jaialdiaren zozketak: 444 €
  • Jaialdian poltsetan jasoa: 741,47 €
  • Kantu eskea: 764,08 €
  • Haur bat, euro bat: 358 €

Funts horiek Giharako eskolari laguntzeko erabiliko dira oso-osorik. Herri horretako hezkuntza komunitateak dituen hamaika erronkari aurre egiteko laguntza eta elkartasun guzia behar du eta.

Lazkaoko Udalak bere esker ona adierazi nahi die San Benito Ikastolari, bertako ikasle eta irakasleei  eta elkartasun ahalegin honetan parte hartu duten guztiei. Ekintza guzti hauen antolaketan eta gauzatzen parte hartu zuen lantaldeari egindako aitorpen berezia. Izan ere, lantalde horren dedikazioa eta ahalegina funtsezkoak izan dira ekimen horiek arrakasta izan dezaten.

Era berean, esker ona helarazi die Udalak ekitaldietara joan eta eskuzabaltasunez lagundu zuten lazkaotar guztiei.

Gihara