- Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira. Saria 200 eurokoa da eta jaiak iragartzeko euskarrietan erabiliko da irudia.
2024ko San Prudentzio jaiak urrun baditugu ere oraindik, Lazkaoko Udalak jaiak iragartzeko programarako portada lehiaketa abian jarri du. Helburua da denbora nahikoa ematea herritarrei lanak prestatzeko.
Otsailak 29ra arteko epea dago lanak aurkezteko, eta edozein kolore eta eratako lanak aurkeztu ahalko dira. Gaia “Lazkaoko jaiak” eta agertu beharreko testua da “San Prudentzio jaiak 2024”.
Aurkeztutako lan guztiak formatu bertikalean egindakoak izan beharko dira.
Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira. Saria 200 eurokoa da eta jaiak iragartzeko euskarrietan erabiliko da irudia.
Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:
- Lazkaon erroldatua egotea.
- Edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: argazkia, collagea, pintura...
- Lanen neurriak honako hauek izan behar dute, 148 x 210 mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat. Formatuak nahitaez bertikala izan behar du.
- Gaia “Lazkaoko jaiak”. Agertu beharreko testua: “San Prudentzio jaiak 2024”.
- Beste inolako testurik ez da agertu behar.
- Lanak ezingo du inolako aldarrikapen sexistarik edo politikorik izan, ezta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.
- Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.
- Pertsonako lan bakarra aurkeztu ahalko da.
- Saria 200€-koa izango da.
- Lanak aurkezteko modua:
- Euskarri fisikoan: Kartelaren atzean egileak izenburua adierazi beharko du eta kartazal itxi batean izen deiturak, helbidea eta telefonoa. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua.
- Formatu digitalean eginda dauden lanak formato bektorialean (editatzeko aukerarekin) aurkeztu beharko dira derrigor. Lanak euskarri digital batean aurkeztu beharko dira (cd batean, adibidez), eta kartazal itxi batean izen deiturak, helbidea eta telefonoa. Kartazalaren kanpoan lanaren izenburua.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ere bidali ahalko dira. Lanaren amaierako dokumentua (pdf edo jpg formatuan), eta lana formatu bektorialean bidali beharko da. Egilearen datuak zehaztu beharko dira mezuan.
- Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Lazkaoko Udaleko Kultura batzordeburua, Kultur teknikaria eta kultura batzordeko hiru partaide. Idazkaria Lazkaoko Udaleko kultura teknikaria izango da.
- Epaimahaiak hartutako erabakia apela ezina izango da. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, lehiaketa hutsik geratu daiteke.
- Saritutako lan guztiak Lazkaoko Udalaren jabetzan geratuko dira, eta lan horien erreprodukzio eta erakusketarako eskubidea beretzat gordeko du.
- Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 29a izango da, arratsaldeko 18:00ak bitartean. Lanak Lazkaoko Udaleko harreran aurkeztu beharko dira.