- Lehen fase honetako esku-hartzeak, 1.700 m2-ko azaleran hedatu denak, espazioaren berrikuntza estetikoa eta funtzionala ez ezik, urbanizazioa egungo irisgarritasun-baldintzetara egokitzea ere ahalbidetu du.
- Lazkaoko Udalak Zubizkitza berritzeko bigarren faserako lizitazioa jarri du abian. Fase horrek auzoko 31. zenbakitik 50.era bitarteko etxebizitzetako kaleei eragingo die.
Amaitu da Zubizkitza auzoa berritzeko obren lehen fasea, gerontologikoaren ingurua hartu duena. 192.307,09 € + BEZarekin esleitutako aurrekontuarekin, obrak Sasoi Eraikuntzak SLri esleitu zitzaizkion, eta honako hauek gauzatu dira: hondatutako galtzada-harriaren ordezkatzea, ur-horniduraren sarea osorik berritzea eta argi berriak jartzea inguruko argiztapena optimizatzeko. Energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeari arreta berezia eskaini zaio, barruko kaleen alboko espaloietan argiztapen-sistema eraginkorragoa ezarriz.
Lehen fase honetako esku-hartzeak, 1.700 m2-ko azaleran hedatu denak, espazioaren berrikuntza estetikoa eta funtzionala ez ezik, urbanizazioa egungo irisgarritasun-baldintzetara egokitzea ere ahalbidetu du, hiri-ingurune irisgarrien arloan indarrean dagoen legeria betez. Hiri-altzariak ere berritu dira, hala nola bankuak edo paperontziak.
Gainera, Lazkaoko Udalak Zubizkitza auzoa berritzeko bigarren faserako lizitazioa jarri du martxan. Fase horrek auzoko 31. zenbakitik 50.era dauden etxebizitzetako kaleei eragingo die. Proiektuaren etapa berri honek Lazkaoko biztanleentzako hiri-azpiegitura eta -zerbitzuak modernizatzeko eta hobetzeko ahaleginarekin jarraitzea du helburu.