- Bilkura udaletxean egingo da, eta jendearentzat irekia izango da.
 
Lazkaoko Udalak jakinarazi du datorren ostegunean, otsailak 29, 18:30ean, Ohiko Osoko Bilkura egingo dela udal instalazioetan.
Eguneko gai zerrenda honakoa izango da:
- Aurreko akta (2024ko urtarrilaren 25ekoa).
 - Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
 - 2023ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
 - Kreditu txertaketa bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
 - Kreditu gehigarri bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
 - Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko obraren 17., 18., 19. eta 20. obra egiaztagiriak.
 - Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseak burutzeko obren kontratuaren 3. aldaketa espedientearen onarpena.
 - Sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsari-igoera gehigarria, 2023. urterako.
 - Iparra Hegoa lankidetza programaren dirulaguntzen oinarrien aldaketa.
 - 2024ko martxoaren 8rako EAJ-PNVk aurkeztutako adierazpena.
 - Galdera eta erreguak.