• Interesdunek martxoaren 1etik 22ra aurkeztu behar dute Udalean horrelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera.

 Mozorroei karroza, jaima eta ibilgailu motordunekin laguntzeko tradizioa berez hazi da azken urteotan, eta horiekin batera, zaratak eta istripu-arriskuak ere bai. Edozein gorabehera saihesteko asmoz, aurtengo mozorro egunerako horrelako zein elementu erabiliko den aurreikuspena egin nahi du Udalak. Helburua da zerrenda bat osatzea eta zein neurri hartu behar diren eta zein baliabide bideratu behar diren  zehaztea.

Festak denontzako festa izan daitezen, beharrezkoa da guztion inplikazioa. Horregatik, egun horretan karpa, karroza edo ibilgailu bat erabiltzeko asmoa dutenek martxoaren 22a baino lehen utzi behar dute izen emate orria udaletxean.

Inprimakia eskuragarri dago www.lazkao.eus ebgunean (deskargatu inprimakia hemen) edo udal bulegoetan.

Karrozak, motordun ibilgailuak eta jaimak erabili ahal izateko baldintzak:

1. Karrozak, jaimak eta ibilgailuak erabili ahal izateko aurrez eskaera egitea derrigorrezkoa izango da. 

2. Karpek, karrozek edo ibilgailuek mozorroarekin lotura izan behar dute.

3. Karpak ezingo dira erabat itxiak izan.

4. Karpek, karrozek edo ibilgailuek plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.

5. Karpak, karrozak eta ibilgailuak jaso egin beharko dira 

Zalantzarik izanez gero, deitu 943 08 80 80 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.