• Bazkarira seme-alabak apuntatu nahi dituzten gurasoek Udalaren bulegoetan egin ahal izango dute, martxoaren 1etik 22ra.

 Lazkaoko Udalak ekintza berezi bat antolatu du San Prudentzio 2024 jaien baitan 10-14 urte bitarteko haurrentzat, apirilaren 29an plazako frontoian egingo den herri bazkaria.

Bazkaria 14:00etatik 16:00etara izango da eta bitarte horretan begiraleen zaintza egongo da. Ordu horietatik kanpo ez da haurren zaintzarik izango.

Parte hartzaile bakoitzeko 10€-ko prezioa izango du bazkariak, eta eskainiko den menua da arroza oilaskoarekin, txokolatezko euskal pastela, ogia eta ura. Haurren batek gaixotasunen batengatik edo, ezin badu eskainitakoa jan, aldez aurretik jakinarazteko eskatzen zaie, beren behar espezifikoei erantzuteko. 

Bazkarirako seme-alabak inskribatu nahi dituzten gurasoek Udalaren bulegoetan egin ahal izango dute dagokion izapidea, martxoaren 1etik 22ra, bulegoko ordutegian. Partaidetzaren ordainketa (10€) txartel bidez bakarrik egin daiteke.