• Lazkao Korrika taldeak eta Lazkaoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 23an KORRIKA herrian zehar igaro dela ospatzeko.

 Lazkao Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrika lasterketan murgilduko da. Aurtengo ibilbidea herritik igaroko dela ospatzeko, Lazkao Korrika taldeak eta Lazkaoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoaren 2an hasi eta 23ra arte.

Martxoak 2

  • 17:00 Trikitixa Jaialdia frontoian Lazkao Txiki Musika Eskolaren eskutik.

Martxoak 14

  • 16:30 jolasak Maizpidek eta Gerriko Kultur Elkarteak antolatuta.

Martxoak 22

  • Korrika Txikia San Benito Ikastolak antolatua. DBH-ko eta batxilergoko ikasleek eguerdiko 13:00etan egingo dute korri, eta HH-koek eta LH-koek aldiz arratsaledeko 15:00etan. 
  • 15:30 Ikastolako Korrika festa plazan.
  • 19:00 Taloak JTK Lazkaun taldearen eskutik. 
  • 19:00 Jundajo Txaranga.
  • 21:00 Muxutruk Erromeria. 

Martxoak 23

  • 09:30 Lazkaoko Joaldunak JTK Lazkaun taldearen eskutik.
  • 10:30 Txokolatada plazan (San Benito ikastolako batxilergoko ikasleak)
  • 10:45 KORRIKA
  • 11:30 Lazkaoko Buruhandi eta Erraldoiak Antzar Konpartsaren eskutik.
  • 14:30 Herri bazkaria eta bazkal ondoren kantuan Garazi, Sala eta Jon Gardoki (bazkarirako txartelak udaletxean salgai egongo dira martxoaren 1etik 15era)
  • 17:00 Jolasak Zagupek antolatuta. 
  • 20:30 Zezen Suzkoa Antzar konpartsaren eskutik.

 

Herri bazkarirako txartelak

Martxoaren 23an Korrika Lazkaora iristearen baitan, herri bazkaria antolatuko da. Bazkarira joan ahal izateko txartelak salgai jarriko dira udaletxeko harreran martxoaren 1etik 15era. Txartel bakoitzak 12€ balio du, eta erosketa unean eskudirutan ordaindu behar dira. Horrez gain, bazkariaren antolaketarako laguntza eskatzen da.