- 224 lazkaotarrek parte hartu duten parte-hartze prozesuan, Bakuntzak 129 boto jaso ditu, eta aurkeztutako 20 proposamenen artean nabarmendu zen.
Bakuntza elkartea aukeratu dute herritarrek 2024ko San Prudentzio jaiei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko. 224 lazkaotarrek parte hartu duten parte-hartze prozesu batean, Bakuntzak 129 boto jaso dit, aurkeztutako 20 proposamenen artean nabarmenduz.
Desgaitasun funtzionala duten pertsonen aisialdi inklusiborako elkartea da Bakuntza. 2022ko apirilean hasi eta 2023ko martxoaren 20an formalizatu zenetik, jarduera fisiko inklusiboa eta aisialdi egokitua sustatzeko lan egin du elkarteak. Bere ekimenen bidez, dibertsitate funtzionala duten haur, gazte eta helduen parte-hartzea sustatzen du, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonen arteko inklusioa eta elkarrekintza bultzatzen duten jardueretan.
Aitorpen horrek, desgaitasun funtzionala duten pertsonen inklusio eta ongizatearekin Bakuntzak duen konpromisoa azpimarratzeaz gain, Lazkaoko espiritu solidarioa ere islatzen du. Udalak dei egiten die herritarrei jaien hasierako ekitaldian parte hartzeko eta, horrela, Bakuntza elkarteari babesa emateko.