- Apirilaren 16an, 17:30etik 19:30era, indarkeria matxistaren prebentzioari buruzko tailerra egingo da, jai seguruagoetarako lehen urratsa emanez.
- Jai-giroan indarkeria matxista agertzearen kezkari erantzunez, herritarrei dei egiten zaie hausnarketa kolektibo bat egin dezaten, berdintasuna eta elkarrekiko errespetua bermatzen dituzten jaiak sustatzeko.
Jai-giroan indarkeria matxista agertzeko arriskuaren aurrean neurri proaktibo gisa, bereziki San Prudentzio jaiei begira, Lazkaoko Udalak herritar guztiei zuzendutako prestakuntza-tailer bat antolatu du, bereziki ostalaritza-sektoreari lotutako pertsonai eta txosnetako parte-hartzaileei zuzenduta. Tailerraren helburua jai-garaian indarkeria-egoerei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko estrategiak garatzea da.
Tailerrari buruzko informazioa:
Data: apirilaren 16an
Ordutegia: 17:30etik 19:30era
Helburuak eta edukiak:
- Indarkeria matxista jaien testuinguruan
- Egoera baten aurrean, jarraitu beharreko printzipio feministak adostea
- Indarkeria egoera baten aurrean eragileen partaidetza definitzea.
- Protokoloari behar diren ekarpenak eginez, eguneratzea.
- Jaiei begira, protokoloaren sozializazioa adostea.
Udala interesatuekin harremanetan jarriko da xehetasun gehiago emateko eta parte-hartzea baieztatzeko.
Tailer hau funtsezko urratsa da gure ospakizun-espazioetan genero-indarkeria desagerrarazteko, guztiontzako giro segurua eta ekitatiboa ziurtatuz.