• Hurrengo maiatzaren 31an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Ohitura Osasungarrien Jardunaldia ospatuko da Lazkaoko Erakusketa gelan. 
  • Joan nahi duen pertsonak, aldez aurretik izena eman beharko du.

 

Lazkaoko Udalak iragarri du Ohitura Osasungarrien Jardunaldia egingo dela maiatzaren 31n ostirala, 18:00etan, Lazkaoko Erakusketa gelan. Jardunaldi honen helburua herritarren artean ongizatea eta osasuna sustatzea da, hainbat gai jorratuz, hala nola arnasketa, ariketa fisikoa, elikadura naturala, barau intermitentea, atsedena, meditazioa, estres termikoa, naturarekiko kontaktua eta desintoxikazioa.

Ekitaldian parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da ondorengo estekan eskuragarri dagoen formulario laburra betez: Izena emateko formularioa.

Udalak gonbidapena zabaltzen du ekimen honekin bat egitera, bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta autozaintzaren garrantziaz eta ongizate integralaz kontzientziatzeko.