• Kantaka abesbatzaren emanaldirako entseguak ekainaren 11n eta 18an arratsaldeko 18: 30etan egingo dira Orobione Etxeko 2.solairuan.

Lazkaoko Udalak Lazkaoko herritar guztiak gonbidatzen ditu ekainaren 23an egingo den San Juan suaren emanaldian parte hartzera. Aurten ere, Kantaka abesbatzak San Joan bezperako ospakizunetan parte hartuko du, eta Udalak interesa duten pertsona guztiak animatu nahi izan ditu ekainaren 23an eta aurretik egingo diren bi entseguetan abesbatzarekin bat egitera.

Entseguak ekainaren 11n eta 18an egingo dira arratsaldeko 18: 30etan Orobione Etxeko 2. solairuan. Entsegu horietan parte hartzea funtsezkoa da emanaldiaren arrakasta bermatzeko. Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da eta udaletxean bertan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egin daiteke.