• Igerilekuak irekitzeko ohiko ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da, ekainaren 10etik 14ra eta 17 eta 18an izan ezik, horietan 14:30ean irekiko baitira.
  • Gainera, Udalak bazkide berriak sartzeko kanpaina jarri du abian.

Lazkaoko Udala herriko igerileku estali gabeak irekitzeko aurretiazko lanekin hasi da. Instalazioak ekainaren 8tik aurrera, larunbata, erabiltzaileei harrera egiteko prest egongo dira, eta hiru hilabetez egongo dira irekita irailaren 8ra arte.

Egun hauetan, prestaketa lanak egiten ari dira igerilekuetan eta berdeguneetan. Egindako lanen artean, nabarmentzekoak dira belarra moztea eta indartzea, igerilekuko ontzietako baldosa-junturak hartzea, zurezko egiturak txukuntzea eta pintatzea, eta igerilekuak garbitzea eta betetzea.

Denboraldi honetako berrikuntza gisa, hamaka berriak erosi eta gehitu dira, herritarrak erosoago egon daitezen. Gainera, berrikuntza modura, bertaratutakoek beren aulkiak, hamakak edo eguzkitakoak gorde ahal izango dituzte igerilekuan.

Igerilekuak irekitzeko ohiko ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da, ekainaren 10etik 14ra eta 17 eta 18an izan ezik, horietan 14:30ean irekiko baitira.

Gainera, Udalak bazkide berriak sartzeko kanpaina jarri du abian. Bazkide egin nahi duten lazkaotar guztiei kiroldegiko harrerara gerturatzeko gonbitea egiten zaie, dagozkien izapideak egiteko eta irekiera egunean jende pilaketak saihesteko. Estali gabeko igerilekuetara sartzeko hiru hilabeteko tarifak honako hauek dira:

  • Helduak bakarka: 61,36 €
  • Gazteak bakarka: 30,50 €
  • Jubilatuak bakarka: 45,96 €
  • Familiak: 89,55 €
  • Jubilado familiak: 67,01 €

Era berean, 10 erabilerako bonuak erosteko aukera dago, honako baldintza hauekin:

  • 10 erabilerako bonua adingabeentzat (-18): 21,10 
  • 10 erabilerako bonua adin nagusikoentzat (+18): 39,33 €

Eguneko sarreraren prezioa honako hau izango da:

  • Adigabeak: 3,03 €
  • Adin nagusikoak: 5,70 €·   

Lazkaoko Udalak espero du herritar guztiek uda-denboraldi seguru eta atsegina izatea udal igerilekuetan.