- Hobari hori 2023an ordaindutako zergari dagokio, eta % 50ekoa izango da.
- Helburua, besteak beste, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea eta alokairua sustatzea da.
Maiatzaren 27tik ekainaren 17ra (hori barne) irekita egongo da 2023ko hiri-izaerako ondasun higiezinen gaineko zergan hobari bat eskatzeko epea alokairuko etxebizitzentzat.
Indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotzen den bezala, hobari hori % 50ekoa izango da. Hobariaren bidez, udalerriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea da helburua, etxebizitzak hutsik egon ez daitezen, eta, jakina, alokairua sustatzea, horrela herriko etxebizitza-merkatua aktibatuz.
Eskaerak Lazkaoko Udalean aurkeztu behar dira. Zalantzarik izanez gero, deitu 943 08 80 80 telefonora.