Herritarrei jakinarazten zaie ostegunean, maiatzak 30, 18:30etan, Ohiko Osoko Bilkura egingo dela Lazkaoko Udaletxean.
Bilkura honetarako gai-zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko aktak (arrunta, apirilaren 25ekoa, eta 2 aparteko, 2024ko maiatzaren 14koak).
- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
- Lazkaomendiko oinezkoentzako pasealekuaren proiektua onartzea.
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteko zerbitzuaren lizitazioa bertan behera uztea.
- Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseak gauzatzeko obren kontratuaren 4. aldaketaren espedientea hastea.
- Kreditu gehigarrien modalitateko 3. kredituak aldatzeko espedientea.
- Kreditu gehigarriak sartzeko modalitatean kredituak aldatzeko 2. espedientea.
- Galderak eta eskaerak.