• Xafla metaliko horiek zokalo funtzioa betetzen dute, hondakinak errekara iritsi aurretik biltzen dituzte, eta urrats garrantzitsua dira ingurumen-kutsaduraren aurkako borrokan.

Lazkaoko Udalak zabaldu egin du Agauntza errekaren baranden zokalo metalikoaren instalazioa, plastikoak, paperak, zigarrokinak eta hainbat hondakin errekaren ibilgura joan ez daitezen.

Neurri hauen ezarpenak Lazkaoko Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoa azpimarratzen du. Hondakinen kutsadura murriztean, tokiko ingurunearen kalitatea hobetzeaz gain, itsas ekosistemak babesten ere laguntzen da.

“Udaletik, udalerri eta ingurune garbi eta atsegin baten aldeko apustua egiteaz gain, eredugarriak izan nahi dugu belaunaldi berrientzat, ingurumena zaindu eta babes dezaten. Emaitza handiak ekintza txikien batuketa dira, eta hori beste bat da ingurumena babesteko eta bultzatzeko bidean, eta, gainera, guztion parte aktiboa gara gure etorkizunerako hain garrantzitsua den proiektu honetan”, Kepa Zubiarrain alkateak adierazi duenez.

Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ahalegin kolektibo honetan laguntzera, ingurunea garbi eta babestuta mantentzeko, horrela, etorkizun jasangarria eraikitzeko ekintza txikien balioa erakutsiz.

 


 lazkao 2

Lazkao 1

Lazkao 3

Lazkao 5

Lazkao 5