• Eskolak astean 4 aldiz emango dira, astelehenetik ostegunera, 14:30etik 16:00etara, urritik aurrera.
  • Izena emateko, www.lazkao.eus webgunean dagoen inprimakia aurkeztu edo bidali beharko da Ikastolara edo udaletxera ekainaren 21a baino lehen.

Lazkaoko Udalak, Lazkaoko San Benito Ikastolak eta Maizpide Euskaltegiak euskararen erabilerari buruzko datuak hobetu behar direla eta euskara ikasteak duen garrantziaz jabetuta, Ikastolako ikasleen ardura duten familiei eta pertsonei euskara doan ikasteko aukera ematen jarraitzen dute.

Aurten eman diren gurasoentzako euskara ikastaroek urritik aurrera jarraituko dute. Hiru maila egongo dira eskuragarri (taldea osatzen bada): hastapen-maila, oinarrizko maila eta tarteko maila. Eskolak astean 4 aldiz emango dira, astelehenetik ostegunera, 14:30etik 16:00etara, urritik aurrera.

Izena emateko, www.lazkao.eus webgunean dagoen inprimakia aurkeztu edo bidali beharko da Ikastolara edo udaletxera ekainaren 21a baino lehen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Lazkaoko Udalarekin edo San Benito Ikastolarekin.


 imgpsh fullsize anim