Ekainak 30ean kiroldegiko bazkidetza guziak amaitzen dira eta ondorioz kiroldegiko bazkidetzak berritzeko unea ere bada. Bazkide guziek ondorengoak kontuan hartu behar dituzue.

  • Urteroko legez, bazkideek momentu honetan bazkidetzan aldaketaren bat egin, baja eman, ordainketa helbideratzeko aukera duzue. Guzti hau ekainaren 30 baino lehenago egin behar da.
  • Bazkidetza familiarra barnean, ikasle edo langabezi egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko aldez aurretik eskaera egin eta dagokion agiriak bidali behar dira.
  • Ordainketa kontu korronte bidez helbideratua duzuenoi uztailaren 1ean pasako zaizue dagokion urteko kuota.
  • Ordainketa helbideratu gabe duzuenak uztailaren 1erako egin behar duzue ordainketa  KUTXAko ES50 2095 5049 61 1061630611 edo EUSKADIKO KUTXAko ES98 3035 0088 57 0880701701 kontu korrontean, ordainagiria kiroldegira bidaliz..
  • Egin beharreko jakinarazpenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidaliz egitea eskatzen da.(bajak, aldaketak, helbideraketak, agirien aurkezkena….)

 Abonuen prezioak honako hauek dira:

Kiroldegiko Plus bazkidea (Urtekoa):

  • Heldu indibiduala: 160.31 €
  • Adingabe indibiduala: 86.42 €
  • Familiarra: 246.27 €
  • Erretiratua/Pentsiodun indibiduala: 119.39 €
  • Erretiratua/Pentsiodun familiarra: 174.90 €
  • Kiroldegiko instalazio guztietarako sarbidea barne hartzen du, baita udako igerileku estali gabea, muskulazio gela eta beste onura batzuk ere, hala nola sauna, alokairu eta ikastaroetako deskontuak.

Kiroldegiko bazkidea: (Urtekoa)

  • Heldu indibiduala: 122.32 €
  • Adingabe indibiduala: 61.36 €
  • Familiarra: 179.31 €
  • Erretiratua/Pentsiodun indibiduala: 91.81 €
  • Erretiratua/Pentsiodun familiarra: 134.38 €
  • Igerileku estalirako sarbidea eta muskulazio-gela barne hartzen ditu, sauna, alokairu eta ikastaroetako deskontuekin.

Igerilekuko bazkidea: (Urtekoa)

  • Heldu indibiduala: 97.97 €
  • Adingabe indibiduala: 49.09 €
  • Familiarra: 147.22 €
  • Erretiratua/Pentsiodun indibiduala: 73.58 €
  • Erretiratua/Pentsiodun familiarra: 110.20 €

Igerileku estalia erabiltzen duten erabiltzaileentzat bereziki.

10 erabilerako bonua:

  • +18 urte: 39.33 €
  • - 18 urte: 21.10 €
  • Urtebeterako balio du, eta malgutasuna eskaintzen du noizbehinkako erabiltzaileentzat.

Egun bateko sarrera:

  • Helduak: 5.70 €
  • Gazteak (3-18 urte): 3.03 €

Urtearen zatirik handienean, urtarriletik ekainera eta irailetik abendura, kiroldegia astelehenetik ostiralera irekitzen da 7:00etatik 22:00etara. Larunbatetan ordutegia bi segmentutan banatzen da: 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara; igande eta jaiegunetan, berriz, zentroa 9:00etatik 13:30etara dago zabalik.

Udako hilabeteetan, ekainaren 8tik uztailaren 31ra, eta irailaren 1etik 8ra, kiroldegiak asteburuetan zabaltzen du bere ordutegia, 9:00etatik 20:30etara. Abuztuak ordutegi bat du. Kiroldegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:30etara irekitzen da, eta larunbatetan ordu berdinetan. Abuztuko igande eta jaiegunetan kiroldegia itxita egongo da.


 kiroldegia