• Ekitaldiak 18:00etan hasiko dira buruhandien agerpenarekin. San Joan bezperako ohiko sua 22:30ak aldera piztuko da.

Lazkaok hainbat ekintza egingo ditu San Joan bezpera ospatzeko, 2024ko ekainaren 23an, igandea. Ekitaldiak 18: 00etan hasiko dira, herriko kaleetan zehar ibiliko diren buruhandien agerpenarekin.

22: 30ean, Oin Arin Dantza Taldeko dantzari eta txistulariek San Juan Sua piztuko dute, eta albokaren eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilarien musikarekin, honako dantza hauek joko dituzte:

  • San Joan Zortziko
  • Balkarlos
  • Sorgin dantza

Amaitzeko, Kantaka abesbatzak, Lazkao Txiki Musika Eskolako Musika Bandak eta Oin Arin Dantza Taldeak "Sagarra Jo" abestia joko dute, lazkaotarrekin batera.

Udalak lazkaotar guztiak animatu nahi izan ditu igandeko, ekainaren 23ko, jarduera tradizional hauetan parte hartzera.


 image_2024_06_18T13_04_36_384Z.pngimage_2024_06_18T13_04_36_384Z.png