• 50 pertsona inguruk parte hartu dute: DBHko 4. mailako ikasleak, Txindoki Egoitzako egoiliarrak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten bizilagunak.

Gaur, ekainak 24, astelehena, Pausoka ekimenaren 7. kurtsoaren amaiera festa ospatu da. Programan 50 pertsona inguruk parte hartu dute: DBHko 4. mailako ikasleak, Txindoki Egoitzako egoiliarrak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten bizilagunak.

Elkarrekin hainbat jolas eta jarduera egin dituzte. Lau gune desberdin egokitu dira. Horrela, belaunaldien arteko harremanak sendotzea lortu da.

Ikasturte berria urrian hasiko da.


 Pausoka1

Pausoka2

Pausoka8

Pausoka9