Bihar, osteguna, ekainak 27, arratsaldeko 18:30eanOhiko Osoko Bilkura ospatuko da Lazkaoko Udalean.

Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:

  1. Aurreko akta (2024ko maiatzaren 30ekoa).
  2. Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
  3. 2023ko Kontu Orokorra.
  4. Udal inbentarioaren eguneraketa.
  5. Udal eraikinen garbiketa kontratuaren bigarren luzapena.
  6. Berdeguneak zaindu eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
  7. Hirigintza Antolamenduko Plan Orokor berria idazteko laguntza teknikoaren zerbitzuaren kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
  8. Lazkaoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 20.H.J.E.ko 2. partzelaren, Zubierreka, Xehetasun-azterketaren behin-betiko onarpena.
  9. Palestinari buruzko EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa.
  10. Ekainak 28, LGTBI+ Harrotasun Egunari buruzko EAJ-PNVk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

Galdera eta erreguak.