• Onartutako proposamenak aukeratzeko fasea irailaren 9tik 27ra egingo da, eta epe horretan lazkaotarrek ezarri nahi dituzten proiektuen alde bozkatzeko aukera izango dute.
  • Jasotako proposamenen ebaluazioa udan egingo dute udal teknikariek, eta Aurrekontu Parte-hartzaileen Mahaiak gainbegiratuko du. Mahai hori Udaleko idazkariak, kontu-hartzaileak, EAJ-PNVko bi zinegotzik eta EH Bilduko zinegotzi batek osatuko dute.

Joan den ostiralean, ekainaren 28an, amaitu zen 2025erako Lazkaoko Aurrekontu Parte-hartzaileen esparruan proposamenak aurkezteko epea. Guztira, Udalak 110 proposamen jaso ditu, horietatik 51 online bidali dira eta 59 aurrez aurre aurkeztu dira.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herria hobetzeko konpromisoa eta dedikazioa erakutsiz prozesu honetan parte hartu duten guztiei. Parte-hartze handiak agerian uzten du lazkaotarrek interesa eta inplikazioa dutela udalerriari eragiten dioten erabakiak hartzeko orduan.

Jasotako proposamenen ebaluazioa udal teknikariek egingo dute, eta Aurrekontu Parte-hartzaileen Mahaiak gainbegiratuko du. Mahaia Udaleko idazkariak, kontu-hartzaileak, EAJ-PNVko bi zinegotzik eta EH Bilduko zinegotzi batek osatuko dute.

Onartutako proposamenak aukeratzeko fasea irailaren 9tik 27ra egingo da, eta epe horretan lazkaotarrek ezarri nahi dituzten proiektuen alde bozkatzeko aukera izango dute. Uztaila eta abuztua bitartean egingo den ebaluazio tekniko baten ondoren, bozketa-prozesuaren datak doitu daitezke, jasotako proposamenen arabera.


 Aurrekontuak