• Igerilekua ixten den bitartean, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dute.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igerilekua itxita egongo da uztailaren 14tik, igandea, 21era arte, aldagela berriak igerileku berriarekin lotzen dituen behin-behineko pasabide bat eraikiko baita. Igerileku berria uztailaren 22tik aurrera egongo da martxan. Aldi horretan, ezinezkoa da igerilekua martxan mantentzea.

Kiroldegiko zerbitzuen funtzionamendu-ordutegia honako hau izango da uztailean: astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 22:00etara; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Kiroldegiko ordutegi osoan zehar egongo da zabalik muskulazio aretoa. Igerileku estaliari dagokionez, ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 7:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Gogoratu igerileku estalia itxita egongo dela uztailaren 14tik 21era. Estali gabeko igerilekuak egunero egongo dira zabalik, 11:00etatik 20:30etara.

Igerilekua itxita dagoen bitartean, uztailaren 14tik 21era, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dute. Lazkaoko Udalak instalazioak hobetzeko prozesu honetan erabiltzaile guztien ulermena eta laguntza eskertu nahi du.


 Pistina lazkao