Pausoka ekimenaren zortzigarren edizioa bihar, urriaren 1ean, hasiko da. Jarduera astearte eta ostegunetan egingo da, eta parte-hartzaileak 10:30etan bilduko dira Lazkaoko plazan. Gainera, hilabeteko azken asteartean, San Benito ikastolako ikasleak ere ekimenean parte hartuko dute, Txindokiko erabiltzaileekin batera kalera ateraz eta paseoak eginaz.
Aurreko edizioetan bezala, programa honek adin guztietako herritarrei zuzenduta jarraitzen du, jarduera fisikoa bultzatzea eta komunitatearen kohesioa indartzea helburu nagusitzat hartuta. Pausokak, jendea mugimenduan jartzeaz gain, herritarren arteko harremanak sendotzen ditu eta gure herriko kaleak bizipozez betetzen ditu.