• Handitzeak 220 metro hartzen ditu guztira, eta Areso kalearen (6. ataria) eta San Inazio zubiaren arteko zatia estaltzen du.

Lazkaoko Udalak beste urrats bat eman du ingurumena babesteko konpromisoan, Agauntza ibaiaren ertzetan zokalo metalikoen instalazioa handitu baitu. Plastiko, paper, zigarrokin eta bestelako hondakinak ibai-ibilgura iritsi aurretik biltzeko diseinatutako xafla metaliko horiek neurri eraginkorra dira ingurumen-kutsaduraren aurka borrokatzeko. Udalak aurtengo ekainean jarri zituen mota horretako zokaloak udalerriko hainbat tokitan, eta ekimenak aurrera jarraitzen du, emaitza ona izan duelako.

Handitzeak 220 metro hartzen ditu guztira, eta Areso kalearen (6. ataria) eta San Inazio zubiaren arteko zatia estaltzen du. 7.400 euroko inbertsioarekin, esku-hartze honen helburua da, tokiko ingurunearen kalitatea hobetzeaz gain, itsasoko ekosistemak babestea, ibai-uretara eta, azken batean, itsasora hondakinak iristea murriztuz.

Jarduera hau jasangarritasunerako udal estrategiaren barruan kokatzen da, Lazkaoko Udalak ingurumena babesteko eta herritar guztientzako ingurune garbiago eta osasungarriago bat sustatzeko duen konpromisoa berretsiz. Honelako ekimenekin, Udalak lanean jarraitzen du ingurune naturala gehiago errespetatzen duen garapena sustatzeko.


 IBAIA