Lazkaoko Udalak herritar guztiei jakinarazten die datorren ostegunean, abenduak 19, 18:30ean, Ohiko Osoko Bilkura egingo dela Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Saioa irekita egongo da udal gaiak ezagutu eta horietan parte hartu nahi duten guztientzat.
Hona hemen Osoko Bilkurarako aurreikusitako gai-zerrenda:
- Aurreko aktak irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea (2024ko irailaren 26an, urriaren 17an eta 31n eta azaroaren 28an).
- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
- 4. kreditua transferitzeagatik kreditua aldatzeko espedientearen berri ematea.
- Lazkaoko Osasun Zentroaren Plan Berezia behin betiko onartzea.
- Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseetako obra-kontratua 5. aldiz aldatzeko espedientea onartzea.
- Kiroldegiko 5.1 fasea handitzeko obraren 30. obra-ziurtagiria.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko hitzarmena luzatzea, etxez etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzeko.
- Galde-eskeak.
Herritar guztiei osoko bilkura honetara joateko eta bertan parte hartzeko deia egiten zaie.