- Udal Kiroldegia itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, baita urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Bestalde, Udal Liburutegia abenduaren 23an, 24an, 25ean, 27an, 30ean eta 31n itxiko da, baita urtarrilaren 1ean eta 3an ere.
Udal Kiroldegia itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, baita urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Gainerako egunetan, ohiko ordutegiari eutsiko dio:
- Astelehenetik ostiralera: 7:00etatik 22:00etara.
- Larunbatetan: 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
- Igandetan: 9:00etatik 13:30era.
Salbuespen gisa, bazkideek Majori Kiroldegiko zerbitzuak erabili ahal izango dituzte abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 6an, 8:30etik 14:00etara.
Bestalde, Udal Liburutegia abenduaren 23an, 24an, 25ean, 27an, 30ean eta 31n itxiko da, baita urtarrilaren 1ean eta 3an ere. Hala ere, ordutegi murriztuan irekiko da, 10:00etatik 13:00etara, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.
Erabiltzaileei ordutegi horiek kontuan hartzea eta bisitak aldez aurretik planifikatzea eskatzen zaie. Udalak jai zoriontsuak opa dizkie guztiei.