Lazkaoko Udalak San Prudentzio 2025 jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 7an, 15:00etan amaituko da, eta Lazkaoko Udaletxeko harreran entregatu beharko dira. Lehiaketak 200 euroko saria du, eta irabazleak jaiak iragartzeko euskarrietan ikusiko du bere lana.

Lanen ezaugarriak

  • Gaia: Lazkaoko jaiak.
  • Derrigorrezko testua: San Prudentzio jaiak 2025.
  • Formatua: Bertikala, eta neurriak 148 x 210 mm (A5) edo antzeko proportzioak izan beharko dituzte.
  • Estiloa: Edozein motatako eta koloretako lanak onartuko dira, hala nola argazkiak, collageak, margolanak, eta abar.
  • Baldintzak:
    • Lana originala eta argitaratu gabea izan behar du.
    • Sexismoarekin edo politikarekin lotutako erreibindikaziorik, alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusia duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik ezin izango du izan.
    • Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.

Parte hartzeko oinarriak

  • Baldintzak:
    • Lazkaon erroldatuta egotea.
  • Aurkezpena:
    • Euskarri fisikoa:
      • Kartelaren atzealdean izenburua jarri.
      • Kartelarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adierazita. Gutun-azalaren kanpoaldean lanaren izenburua jarri behar da.
  • Euskarri digitala:
    • Lana beharrezko editagarritasuna duen formatu bektorialean aurkeztu behar da (adibidez, CD batean).
    • Gutun-azal itxi batean, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) jarri. Gutun-azalaren kanpoaldean lanaren izenburua adierazi.
    • Lan digitalak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ere bidal daitezke, lanaren azken dokumentua PDF edo JPG formatuan atxikiz eta egilearen datuak mezuan zehaztuz.

Epaimahaia

Epaimahaia Lazkaoko Udaleko Kultura Batzordeko Presidenteak, kultura teknikariak eta Kultura Batzordeko hiru kidek osatuko dute. Idazkari lanetan Lazkaoko Udaleko kultura teknikaria arituko da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta, aurkeztutako lanek eskatutako baldintzak edo maila betetzen ez badute, lehiaketa hutsik gera daiteke.

Eskubideak eta jabetza

Saritutako lanak Lazkaoko Udalaren jabetzakoak izango dira, eta Udalak horiek erreproduzitzeko eta erakusteko eskubidea gordetzen du.

Lehiaketa honek Lazkaoko herritarrei San Prudentzio 2025 jaien ospakizunetan modu sortzailean parte hartzeko aukera eskaintzen die. Diseinua, pintura edo edozein adierazpen bisual gustuko badituzu, parte hartzera animatzen zaitugu!

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Zure parte-hartzea espero dugu!