- 18:00etan herriko plazan jaurtiko den suziriak emango dio hasiera egitarau anitzari. Programa kontsultatu HEMEN.
- Apirilaren 25ean, 26an eta 30ean iluntzean eta gauean autobus zerbitzu berezia eskainiko da, Ordizia eta Ataundik irteerekin eta Lazkaotik abiatuko diren itzulerako ibilbideekin norabide berberetan.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak ostiral honetan, apirilaren 25ean, hasiko dira. Hasiera ofiziala suziriaren jaurtiketarekin izango da, eta aurten Gazte Asanbladak izango du ardura hori, herri-bozketa bidez aukeratutako taldeak. Ekitaldia 18:00etan izango da, herriko plazan.
Lazkaoko Udalak jaietarako egitarau zabal eta anitza prestatu du, apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dena. Jarraian, maiatzaren 2tik 4ra, Lazkaomendiko jaiak ospatuko dira. Egun hauetan zehar, musika, kultura, kirola eta publiko guztientzako jarduerak izango dira protagonista herriko kaleetan.
Aurtengo San Prudentzio jaien edizioan, adin eta gustu guztietarako pentsatutako proposamenak nabarmentzen dira. Besteak beste, tokiko talde eta artista ospetsuen kontzertuak, dantza eta kultura tradizionaleko erakustaldiak, binakako krosa edo txirrindularitza proba kirol-lehiaketak, baita haurrentzako ikuskizunak eta erakusketak ere izango dira.
Parte-hartze segurua eta irisgarria bermatzeko, garraio zerbitzu berezia eskainiko da apirilaren 25ean, 26an eta 30ean. Iluntzean, autobusak Ordiziatik (Beasainen geldialdia eginez) eta Ataundik abiatuko dira Lazkaora, eta gauerdian itzulerako ibilbideak egingo dira norabide berberetan.
Lazkaoko Udalak jai-egitaraua antolatzen eta prestatzen aktiboki lagundu duten kolektibo, elkarte, boluntario eta udal-langileen lankidetza balioan jarri nahi du. Haien inplikazioa funtsezkoa izan baita Lazkaoko jaiak antolatzeko.
Programa kontsultatu HEMEN.