• Irailaren 9tik 11ra Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian hainbat kirol jarduera eskainiko dira doan, aldez aurretik izena emanez harreran, telefonoz (943 08 51 93) edo kiroldegiko aplikazioaren bidez.

Bihar, irailak 9, asteartea, Lazkaoko Udalak antolatuta Ate Irekien Jardunaldiak hasiko dira Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian. Ekimena irailaren 11ra bitarte luzatuko da eta ikastaroaren programazio berrian sartzen diren hainbat kirol jardueratan doan parte hartzeko aukera eskaintzen die herritarrei.

Hiru egun hauetan, honako doako saioak eskainiko dira:

Irailak 9, asteartea

  • Bodytraining: 14:30 – 15:30
  • Aquafitt: 18:15 – 19:15
  • Zumba: 19:00 – 20:00
  • Indoor zikloa: 20:00 – 21:00

Irailak 10, asteazkena

  • Aquagym: 09:00 – 10:00
  • Bodytraining: 20:30 – 21:30

Irailak 11, osteguna

  • Entrenamendu funtzionala: 09:30 – 10:30
  • Pilates: 18:00 – 19:00
  • GAP: 20:00 – 21:00

Saio ireki-etan parte hartzeko izen-emateak derrigorrezkoak dira eta kiroldegiko harreran, telefono bidez (943 08 51 93) edo mugikorreko kiroldegiko aplikazioaren bidez egin daitezke.

Lazkaoko Udalak herritarrak doako saio hauetan parte hartzera gonbidatzen ditu, aktibo eta osasuntsu mantentzeko modu berriak ezagutzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean Joxemiel Barandiaran Kiroldegira.


 Ate Irekien Jardunaldiak Lazkaoko Udal Kiroldegian