- Ibilaldia goizeko 07:30ean abiatuko da Itzala Tabernatik, eta handik parte-hartzaileak autoz joango dira Arabako Pipaon herrira, 13,2 kilometroko luzera eta 665 metroko desnibel positiboa duen ibilbidearen hasiera-puntura.
- Interesdunek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbira mezu bat bidaliz edo 660 57 80 59 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.
Datorren igandean, 2025eko irailaren 14an, Amalur Mendi Elkarteak mendi irteera antolatu du Arabara, Kantauriar Mendikatera hain zuzen ere, Cervera (1385 m) eta Recilla (1380 m) gailurrak igotzeko.
Irteera goizeko 07:30ean izango da Lazkaoko Itzala tabernatik, eta parte-hartzaileak autoz joango dira Pipaon herrira, ibilbidea hasiko den lekura. Ibilbideak 13,2 kilometroko luzera du eta 665 metroko goranzko desnibela. Itzulera Lazkaora 19:00ak aldera aurreikusten da.
Irteera egun osokoa izango da, eta Arabar Errioxako jatetxe batean bazkaltzeko asmoa dago. Lekua oraindik zehaztu gabe dago, baina menuaren prezioa 40 euro ingurukoa izango da.
Bazkaria antolatzeko, beharrezkoa da parte-hartzea aldez aurretik baieztatzea. Horretarako, izen-ematea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 660 57 80 59 telefonora deituta egin daiteke.
Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu mendi irteera honetan parte hartzera; aukera bikaina da naturaz, mendizaletasunaz eta tokiko gastronomiaz gozatzeko.