• Baldosen gaineko margoketaren bidezko seinaleztapena kendu eta asfaltatutako zoladura berri bat jarri da.
  • 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen bidez herritarrek aukeratutako proposamenetako bati erantzunez egin da lan hau, eta guztira 26.000 euroko  aurrekontua izan du, BEZa barne.

Lazkaoko Udalak berriki amaitu ditu Jose Lasa kaleko 3. eta 15. atarien artean dagoen bidegorriaren zatia hobetzeko lanak. Jarduketa hau 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako herritarren eskaera bati erantzunez gauzatu da, uztailean eta abuztuan zehar, eta dagoeneko amaituta dago.

Orain arte, bidegorriaren zati hori baldosen gaineko pinturaren bidez soilik seinaleztatuta zegoen, eta horrek ikusgarritasuna eta segurtasuna zailtzen zizkien erabiltzaileei. Egoera hobetzeko eta espazioa irisgarriago egiteko, lehendik zegoen baldosa txikitu eta gainazala asfaltatu da, espazio erosoago, seguruago eta bizikleten erabilerarako argi eta garbi mugatua sortuz.

Lanek 26.000 euroko aurrekontua izan dute, BEZa barne.

Udalak honelako proiektuen bidez Lazkao herri erosoago, irisgarriago, seguruago eta herritarren beharretara egokituagoa egiten du.


 Jose Lasa kaleko bidegorria 1

 

Jose Lasa kaleko bidegorria 2