- Saioak astean 4 aldiz izango dira, astelehenetik ostegunera, 14:30etik 16:00etara, urritik aurrera.
- Izena eman nahi dutenek honako esteka honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete behar dute: https://labur.eus/jtdjjctv. Behin beteta, inprimakia Ikastolan edo Udaletxean entregatu beharko da irailaren 26a baino lehen.
Lazkaoko Udalak, San Benito Ikastolak eta Maizpide Euskaltegiak familia-eremuan euskararen erabilera indartzeko bultzatutako prestakuntza-ekimenak aurrera jarraituko du aurten ere. Gurasoentzako, aitona-amonentzako eta San Benito Ikastolako ikasleen zaintzaileentzako doako euskara ikastaroek jarraipena izango dute 2025-2026 ikasturtean.
Haurren egunerokoan ingurune euskaldunak sortzen laguntzeko helburuarekin, proiektuak berriz ere euskararen ikaskuntza eskuragarri eta doakoa izateko aukera eskainiko du urrian hasita, ikasturte osoan zehar.
Hiru maila eskainiko dira (betiere taldea osatzen bada): hastapen maila, oinarrizko maila eta tarteko maila. Saioak astelehenetik ostegunera emango dira, 14:30etik 16:00etara, familia-erantzukizunak dituztenentzako egokitutako ordutegian.
Izen-ematea 2025eko irailaren 26a baino lehen egin beharko estaka honetako inprimakia Ikastolan edo Udaletxean entregatuz: https://labur.eus/jtdjjctv.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Lazkaoko Udalarekin edo San Benito Ikastolarekin.