- 18:00etan izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta HAPO berriari buruzko informazioa ematea eta herritarren lehen ekarpenak jasotzea du helburu.
Lazkaoko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die bihar, urriaren 14an (asteartea), 18:00etan, Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berriari buruzko lehen informazio-saioa egingo dela Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Topaketa hau HAPO berria egiteko herritarren parte-hartze prozesuaren lehen urratsa da. Plan hau funtsezko tresna izango da datozen 8-12 urteetan udalerriko lurzoruaren eta eraikinen erabilera arautzeko. Horrela, 2008tik indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko ditu, Lazkaoko behar sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta kultural berrietara egokituta.
Bileran, HAPOa zer den, zer helburu dituen, udalerriko zein arlotan eragingo due, zein fase izango dituen eta haren idazketa eta onarpen prozesuak azalduko dira modu argi eta ulergarrian. Era berean, herritarrek etengabe parte hartzeko izango dituzten kanal irekien berri emango da.
Gainera, lehen iritziak, zalantzak eta proposamenak jasotzeko espazioak irekiko dira. Ekarpen hauek kontuan hartuko dira diagnostikoaren eta aurrerapenaren faseetan, HAPOak benetako beharrei erantzun diezaien eta hiriaren garapen ordenatu eta jasangarria sustatu dezan.
Lazkaoko Udalak herritarrei lehen hitzaldi informatibo honetan parte hartzeko deia egiten die, euren ideiak adierazteko eta udalerriaren etorkizun urbanistikoa elkarrekin eraikitzen laguntzeko.
