• Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Lazkaoko Udalak Ez-Ohiko Osoko Bilkura egingo du bihar osteguna, urriaren 16an, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekia izango da.

Bilkura honetarako Gai Zerrenda honako hau da:

  1. Ordenantza Fiskalen aldaketa.

  2. Udal zerga eta tasak ordaintzen laguntzeko ordenantzaren aldaketa.

Herritar guztiak gonbidatuta daude saioan parte hartzera.


 Ez Ohiko Osoko Bilkura