Urriaren 19an ospatzen den Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Lazkaoko Udalak bat egiten du egun esanguratsu honekin. Urriaren 16tik 20ra bitartean, lazo arrosa jarriko da Udaletxeko sarreran, eta udal eraikina arrosa kolorez argiztatuko da, gaixotasuna jasan duten pertsona guztiei babesa eskaintzeko eta ikusarazteko.
