• Antzezlana ostiralean, urriak 17, izango da 19:00etan, Arerian. Horrez gain, Treba Gurasoak programak haur eta nerabeekin heriotzaz hitz egiteko moduari buruzko hitzaldi informatiboa eskainiko du. Programazioa osatzeko asteburuan Arerian bi film eskainiko dira; haurrentzako saioan “El colegio de los animales fantásticos 3” eta helduentzako “Parecido a un asesinato”. 

Urriko aste hau gustu eta adin guztietarako pentsatutako kultur proposamenez beteta dator Lazkaora. Asteko kultur egitarauak formazio-hitzaldiak, bisita gidatuak, antzezlanak eta zine-emanaldien eskaintza zabala biltzen du, haur zein helduentzat. Ekintza horiek guztiak udalerriko kultur bizitzan aktiboki parte hartzera gonbidatzen dute.

Asteartean, hilak 15, arratsaldeko 17:30ean, Treba Gurasoak zikloaren saio berri bat izango da Udaletxean. Hitzaldiak, “Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin” izenburupean, haur eta nerabeei heriotzaren ulermenean nola lagundu aztertuko du; izan ere, gai sakona bada ere, garapen emozionalerako funtsezkoa baita.

Asteazkenean, hilak 16, ondare historikoaren txanda izango da, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora egingo den bisita gidatuaren bidez. Hitzordua 18:30ean izango da, eta bertaratuek udalerriko historia eta ondare kulturala modu didaktiko eta irisgarrian ezagutzeko aukera izango dute.

Ostiralean, hilak 17, 19:00etan, Areriak “Lotura Basatiak” antzezlanaren emanaldia hartuko du. Proposamen eszeniko hau bere sentsibilitate eta sakontasunagatik da berezia. Obrak amen eta alaben arteko harremanen konplexutasuna jorratzen du, familia-loturez hausnartzera gonbidatzen duen begirada artistikoaren bidez. 

Asteburuan, zineak hartuko du protagonismoa Arerian. Haurrentzako “El colegio de los animales fantásticos 3” proiektatuko da larunbatean, hilak 18, eta igandean, hilak 19, biak arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, helduentzat “Parecido a un asesinato” eskainiko da eta saioak larunbatean, hilak 18, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, hilak 19, 19:30ean eta astelehenean, hilak 20, 19:00etan eta 21:00etan eskainiz.

Udalak herritarrei kultur ekitaldi hauetara bertaratzeko gobita luzatzen die, guztiontzako pentsatutako egitarau aberatsaz gozatzera.


 asteko agenda