- Joan den urriaren 23an abiatutako ekimen komertzialak arrakasta handia izan du, 10 egunetan 2.000 bonu erabilgarri salduta. Bonuak 2025eko azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira atxikitako 59 establezimenduetan.
- Oraindik ere eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Horiek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa. Udaletxean salgai.
Lazkaoko Udalak jakinarazi du joan den urriaren 23an salgai jarri ziren 2025eko udazkeneko 'Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?' kanpainako 2.000 bonuak agortu direla. Tokiko merkataritza sustatzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea helburu duen ekimenari harrera zabala egin diote herritarrek.
Bonu bakoitzaren prezioa 30 eurokoa da, eta 40 euroko balioa izango du, zortzi 5 euroko bonutan banatuta. Horietatik hiru bonu parte hartzen duten saltoki guztietan balioko dute, eta beste bostak, elikagai saltokiak ez diren guztietan. 59 saltokik hartzen dute parte. Bonuak 2025eko azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira.
Udalak herritarren eta parte hartzen duten establezimenduen inplikazioa eskertzen du, tokiko ekonomia dinamizatzeko ekimen hauen garrantzia azpimarratuz.
Oraindik ere eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Horiek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa. 5 euroko 7 tiketetan banatuta, tokiko lehen sektorea bultzatzea da helburua. Lazkaoko Udaletxean daude salgai.
