• Bigarren saio honetarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri, asteartea, azaroak 4, 12:00etan, www.lazkao.eus-en.

Abenduaren 27an Arerian egingo den ‘Go!azen 12’ ikuskizunak harrera bikaina izan du, eta lehen saiorako sarrera iaz guztiak azkar saldu dira. Eskari handi horren aurrean, Lazkaoko Udalak beste saio bat egitea erabaki du egun berean, 18:30ean.

Bigarren saio honetarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri, asteartea, azaroak 4, 12:00etan, eta Udalaren webgune ofizialaren bidez erosi ahal izango dira: www.lazkao.eus.

Ikuskizunean zehar, ‘Go! azen' telesaileko antzezleak oholtzara igoko dira musikaz, dantzaz eta entretenimenduz betetako show bat eskaintzeko, publikoa Basakabiren unibertsora hurbilduz.

Denboraldi berri honetan, Maitanek udaleku bat jarri du abian, “bigarren aukerak” eskaintzeko, baina Garaziri aldez aurretik jakinarazi gabe. Egoera horrek arazo desberdinak dituzten gazteen etorrera eragiten du, eta horrek hainbat tentsio eta gatazka sortuko ditu pertsonaien artean. Gainera, sare sozialetan ikasleen informazioa zabaltzen duen Kuxkuxero pertsonaia misteriotsuaren agerpenak erronka berriak gehituko dizkio istorioari.


 GOAZEN