• Abenduaren 9tik 21era, eman botoa zure erakusleiho gogokoenari, eta sartu sari erakargarrien zozketan.

Lazkaoko Udalak, herriko merkatariekin elkarlanean, Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria antolatu du, eta 2025eko abenduaren 9tik 21era bitartean egingo da. Guztira, 20 herriko saltoki eta establezimenduek hartuko dute parte ekimen honetan, herriko kaleei bizitasuna ematea eta merkataritza lokala sustatzea helburu duen jarduera honetan.

Herritarrak gonbidatuta daude parte hartzen duten denden erakusleiho apainduak ikustera eta gustukoen dutenari botoa ematera. Horretarako, dendetan eskuragarri egongo diren boto-orriak bete eta Lazkaoko Udaletxean jarriko den hautestontzian utzi beharko dira.

Bozkatzen duten herritarrentzako sariak

Botoa ematen duten guztien artean honako sari hauek zozketatuko dira:

  • 300 euroko bono bat
    100 euroko lau bono

Sari guztiak lehiaketan parte hartzen duten dendetan trukatu ahal izango dira: 

  • AINHOA ILEAPAINDEGIA

  • AMETS BAT

  • ANA BELEN ILEAPAINDEGIA

  • ANA CRISTINA OLANO

  • ARRIARAN MERTZERIA

  • DIGITALIZAR

  • EKILORE BELARDENDA

  • GARAIZ

  • GAZI GOZO

  • KOBOLOI

  • LEIRESH

  • MAMUFO

  • MANAKO

  • OREKA OKINDEGIA

  • PEDRO PEREIRO FARMAZIA

  • PELLO BIDEGAIN HARATEGIA

  • XANU

  • ZIKLOS LAZKAO

  • GOZOKIAK ECU

  • HIRIGOIEN 1 ODONTOLOGO

Ekimen honen bidez, Lazkaoko Udalak herritarrak gabonetako giroaz gozatzera eta herriko merkataritza txikia babestera batzeko gonbita luzatzen du, herriaren funtsezko oinarrietako bat baita.


 Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa