Ertzaintzak, Beasain, Ordizia, Lazkao eta Ibarrako udaltzaingoekin batera, segurtasun-dispositibo berezi bat jarri du abian Gabonetako eta merkealdiko kanpaina dela eta. Bateratutako plan hau abenduaren 19ko asteburuan hasi eta urtarrilaren 18ra arte luzatuko da, eta udalerrietako merkataritza- eta ostalaritza-guneetan ebasketak eta lapurretak sahiestea du helburu.
Ekimenean, uniformez zein herritarrez jantzitako patruilak egongo dira. Horiek merkataritza- eta gaueko aisialdi-gune nagusietan ibiliko dira, jende gehien biltzen den ordutegietan. Arreta berezia jarriko da ohartukabeko ebasketen, indarkeriazko lapurreten eta ibilgailuetan sartze-lapurreten prebentzioan, data horietan ohikoak diren beste delitu batzuen artean. Delitu horien egileek aldi horretan erosketak, ekitaldiak edo enpresa-bazkariak eta -afariak egiten dituzten pertsonen pilaketetan izaten dira.
Lazkaoko Udalak herritarrei dei egiten die arretaz ibiltzeko eta norberaren ondasunak zaintzeko, bereziki merkataritza-guneetan eta jende ugari biltzen den espazio publikoetan.
