- Bilera arratsaldeko 18:00etan izango da Lazkaoko Apaiz Etxean.
2026ko Astotxo Egunaren prestaketak abian dira eta Zawopi elkarteak eta Lazkaoko Udalak interesa duten guztiei dei egiten die abenduaren 16an 18:00etan Apaiz Etxean egingo den antolaketa-bilerara.
Bertan ekitaldiaren antolaketaren berri emango da, eta gonbidapena egingo zaie eramaile eta aktore gisa edo mozorroak eta eszenografia prestatzen parte hartu nahi dutenei.
Interesa duen pertsona oro bertan parte hartzera gonbidatu dute.
