- Zinemaren Euskal Festan film guztiek 3 euroko prezio murriztua izango dute.
- Saio berezien artean Kayara inka gerraria, Ciudad sin sueño, Heidi katamotzaren erreskatea, La deuda, Looney Tunes, Jone batzuetan, Minecraft eta Sirat filmak proiektatuko dira, guztiak 2 euroko prezioan.
Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak (EZAE) ekimen berezi bat aurkezten du hil honetan, zinema publiko zabalago bati hurbiltzeko eta zinema aretoen eta ikusleentzako lotura indartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean, EZAE-k Zinemaren Euskal Festa antolatu du abenduaren 20an. Egun horretan, euskal eta europar filmen sarrerak 3 euroko prezio sinbolikoan egongo dira, ekoizpen zinematografiko horietara sarbidea errazteko.
Horrez gain, 2 euroko prezio murriztuan proiekzio bereziak eskainiko dira. Saioak honakoak izango dira:
- Abenduaren 23a, asteartea: Kayara inka gerraria 17:00etan eta Ciudad sin sueño 19:30etan.
- Abenduaren 26a, ostirala: Heidi katamotzaren erreskatea 17:00etan eta La deuda 19:30etan.
- Abenduaren 30a, asteartea: Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna 17:00etan eta Jone batzuetan 19:30etan.
- Urtarrilaren 2a, ostirala: Minecraft film bat 17:00etan eta Sirat 19:30etan.
Udaletik herritarrei proiekzio hauez gozatzeko gonbita egiten zaie eta aldi berean tokiko zinema arak babestuz.

